Hitz gutxitan

Txosten honen bitartez gure lanaren berri eman nahi dizuegu eta, Oarsoaldeak burutzen dituen jardueren inguruko informazioa jendaurrean jarriz,  2014an zehar gertatutakoa zuekin elkarbanatu nahi dugu.

 

Eskualdearentzat etorkizun hobea sortu nahia, ilusioa eta lana izan dira, aurten ere, hainbat eta hainbat erakunderen, enpresaren eta norbanakoren konfiantza eskuratzen eta mantentzen lagundu digutenak.

 

Aurten Oarsoaldean aurrerapauso kualitatibo garrantzitsua eman nahi izan dugu beste zenbait eragilerekin izan dugun lankidetzari dagokionez. Gure lurraldearen aldeko lanean, lankidetza horien bilaketa etengabea izan da gure eguneroko jardunean.






 

Lana bilatzen dabiltzan pertsonen akonpainamendua egin eta beren enplegagarritasuna hobetzen lagundu, eta gure lurraldeko enpresen giza baliabideak prestatu eta hautatzen lagundu, abersatatsuna eta enplegua sortzeko gai izan daitezen.

   


Sektore turistikoa bultzatu eskualdean aberastasun eta enplegu sortzaile bezala




Eraldaketaren oinarri diren proiektuak garatzen ditugu, gure eskualdearen garapen sozioekonomikorako aukerak sortzeko.


Eskualdea

 

Oarsoaldean lau udalerri daude:

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

Hedadura: 111,4 Km2.

   info +

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



Gure ETEei indartzen lagundu, Agentziaren bitartekaritza lan dinamizatzailaren bidez enpresen artean eta hauen eta ezagutza sortzen den guneen artean berrikuntza eta  elkarlana sustatuz. Negozio aukera berriak garatzen eta maila global batean merkatu berrietan sartzen lagundu nahi diegu eta egoera zail batean daudenei  arreta eskaini nahi diegu.




 

Herriguneak aktibatu eraikin eta gune publikoak birgaituz eta hauen jarduerak biziberrituz.

Mugikortasuna planifikatu kotxearen eragin orekatuago bat bilatzeko.

 

 


Kontsumitzailea prestatzea, bere eskubideak ezagutzeko eta baliatzeko aukera izan dezan

 

 



Gure lurraldera enplegua eta aberastasuna ekarriko duten enpresen sorkuntza sustatu eta laguntzea


Euskara

Gure eskualdean euskararen ezagutza eta erabilera handitzea.

Haur eta gazteen artean euskararen erabilera handitzea batikbat.

 

 

 

 


Agentzia

Oarsoaldea, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrien Eskualdeko Garapen Agentzia da.

info +

 

Eskerrik asko

 Erakunde, enpresa eta norbanako guztiei beren inplikazioa eskertu nahiko genieke, Oarsoaldea osatzen dugunon lana eta ardurarekin batera urtez urte gure eskualdearentzat etorkizun hobe bat sortzen jarraitzea ahalbidetzeagatik.